XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. EKaren helburuak, baliabideak eta politikak.

Ondorengo egintzak

3.1. EKaren helburuak, baliabideak eta politikak

Ondorengo egintzak 3.1.1. EKaren helburuak

- Estatu kideen arteko hurbiltze bat lortu, bateratze ekonomikotik hasi eta apurka-apurka integrazio politikoan amaitzeko.

@- Prozesu horri ekiteko, ekonomia bat edo merkatu komun bat sortu zen, bakarra eta hedadura handikoa 1, Estatuen banakako ekonomiak ordezteko.

@- Merkatu honetan, produktu akabatu guztiek libreki zirkulatzen dute, aduana-eskubiderik ordaindu beharrik gabe.

- Teorikoki, ondorengo efektuok izango lituzke:
enplegua sortu,
produkzioa gehitu
prezioak merkatu
alokairuak jaso.

- Urteotan, EKak, hedatu egin ditu bere iharduketako arloak beste berri batzutara: Gizarte-politikara: Beren jatorrizko Estatutik kanpo beste Estatu batean bizitzen jartzen direnentzat laneko baldintzak hobetu eta eskubide-berdintasuna bermatu beharretik sortu zen.

Konkurrentzi politika: Norbanako eta enpresa guztiek tratu-berdintasunaz gozatu eta beren produktuak saltzeko aukera berberak izan ditzaten begiratzen du.

Adibidez, Estatu bateko gobernuak enpresa batzuri laguntzak ematea eragozten du, horrela, beste Estatu kide batzutako lehiakariek laguntzarik hartzeke beren produktuak saltzeko dutena baino aukera hobea izan ez dezaten.

Nekazal Politika Komuna, PAC, nekazariek bidezko diru-sarrerak bermatuta eduki ditzaten eta kontzumitzaileek hornikuntza ziurra izan dezaten arduratzen da.

Kontsumitzailea Babesteko Politika: Honen bitartez, erosleek produktu sano eta seguruak hartzeko duten eskubidea gordetzen da.

Helburu hauek, zehazten dituzten instrumentu batzuren bidez garatzen dira.

3.1.2. Helburuak lortzeko baliabideak

Honako hauexek dira helburuak lortzera eraman dezaketen baliabideak: 3.1.2.1. Aduana-batasuna eta produktu industrialen zirkulazio librea

a) Labur-labur adierazteko, barne-merkataritzarako mugak kentzea esan nahi du.

Estatu kide bateko produktuak EKko kide diren beste edozein Estatutan sal daitezke, Estatu horretako produktuen baldintza berberetan.

b) Esan nahi du baita, hirugarren Estatuetarako inportazioei arantzel komuna ezartzen zaiela ere.

Era honetan eragotzi egiten da Estatu batek beste batek baino arantzel baxuagoak edukitzea aprobetxatuz Merkatu Komunaren barnean produktuak sartzea.

c) Espainiarentzako ondorioak:
Apurka-apurka Komunitateko kide diren Estatuekiko arantzelak kentzea
Portugalekiko arantzelak kentzea
EKaz kanpoko Estatuetatik etortzen diren inportazioentzat arantzel komunitario bat erabakitzea.